Kontaktua
Kanal hauen bidez jar zaitezke harremanetan.
Ordutegia
Aste egunetan 09:00 a 17:00
Negozioa digitalizatu nahi duten, baina ekipo digitalik ez duten enpresei, laguntzen diegu.
Proiektu digital bat exekutatu nahi baduzu, eta hori asmatu, planifikatu eta kudeatzeko laguntza behar baduzu, jarri gugaz harremanetan.
20 urtetik gorako esperientzia ekipo eta proiektu digitalen lidergoan.
HIRU LAN ARLOAK
Kanal digitaletan produktu eta zerbitzu konplexuen salmentarako, edo merkataritza elektronikoa martxan jartzeko planak diseinatu eta kudeatzen ditugu.
Produktuen diseinuan eta prozesuen eraldaketarako metodologia eskaintzen dugu. Garapen taldeen kudeaketan; sistemen, negozioaren eta bezeroaren integrazio prozesua erraztuz.
Bezeroarekiko harremanaren diseinua lantzen dugu, produktu zein zerbitzuetarako harreman-puntu guztien digitalizazioaren bitartez.
LUKI.digital
Ez ditugi super plan estrategikorik saltzen,
ezta infinituko mega proiektuak ere.
Entzun eta lanari ekin.
Plan arinak diseinatzen eta gauzatzen ditugu
zure negozioaren errealitateari egokituta.
Gehitu zure taldeari goi-mailako zuzendari digitala; proiektu konplexuetan esperientzia duena.
Prozesu, fluxu eta zerbitzuen diseinu aurreratua Service Blueprint metodologiaren bidez lantzen dugu; bezeroaren ibilbidea, interfazeen maketak, backend zerbitzuaren APIak eta barne prozesuak hartzen dituena.
Merkataritza elektroniko baten bidez produktuen online salmentarako, edo helmuga-orri baten bidez lead-ak atzemateko plan osoaren azterketa eta diseinua.
Proiektu digital baten eragiketa guztien kudeaketa, negozioaren beharrak garapen taldeen eta marketin taldeen lanarekin lerrokatuz.
Egungo negozio-ereduaren analisia eta balio-proposamenaren birdiseinua, kanalen nahasketa, bezeroarekiko harremana, merkataritza-prozesuak eta kostuen eta sarreren egitura.
Espezialitate digital ezberdinetarako pertsonalizatutako prestakuntza-ikastaroak: Agile eta Scrum, Service Blueprint-ekin Zerbitzu Diseinua, Business Model Canvas-ekin negozioen diseinua,...
Honako hauek barne hartzen dituen plan berezia: aholkularitza, Landing Page-a sortzea, Google My Business-en eta LinkedIn-en negozio-orriak, Google Ads-en oinarrizko kanpainaren sorrera. Domeinua eta Hosting barne. (350 € konfigurazioa eta 9 €/hileko harpidetza).
EKINTZAILEA AL ZARA?
Interneteko negozioak lan desberdinak gauzatu behar dituzte:
interfazeen garapena (Web eta App), zerbitzuekin integrazioa (APIak), edukien sorrera (Inbound), bilatzaileen optimizazioa (SEO), online publizitatea (SEM - Display), sare sozialen kudeaketa (Social Media), bezeroarekin harremanen kudeaketa ( CRM), bihurketa-tasen hobekuntza (CRO),...
Baina lan guzti hauek bakoitza bere neurrian dira garrantzitsuak zure negozioarentzat. Horregatik, balio gehien dutenak identifikatu, lehenetsi, ekintza-plan bat ezarri eta gauzatzeko metodologia eduki behar da. Ekintzaile gisa lehenengo urtean bazara, jarri gurekin harremanetan, agian lagunduko dizugu.
ZORRO, FOX, AZERIA
Azeria (edo luki euskaraz) zuhurtasunarekin gehien lotzen den animalia da. Tamaina eta indarra txikia izan arren, usaimen zorrotza duen ehiztari bikaina da.
Erraldoien mundu digitalean, azeri izaera duten negozioak behar ditugu.
LUKI Digital, Asier Gezuragaren ekimena da, zeinek, Euskaltel taldearen marketin operatibo eta digitalaren arloen zuzendari, Irontec-en negozio digitalen eragiketen zuzendari eta Sherpa.ai-ren produktuen marketin zuzendari izan ostean; negozioen agente disruptiboa izateko proiektu hau jarri du abian.
Asierrek eraldaketa digitalaren eta bere kultur aldaketen hainbat alderdiri buruzko dibulgazio ekitaldietan parte hartzen du.
LUKI.app
Gure lead-a harrapatzeko plataformak lineako salmenta-proiektuak 48 ordutan ezartzeko aukera ematen digu.
Kanal hauen bidez jar zaitezke harremanetan.
Aste egunetan 09:00 a 17:00